EUSKADI.-Iñaki Fresanek eta Josu Okiñenak baritono eta piano errezitaldia eskainiko dute bihar Miramongo Matineetan, Donostian

Actualizado: viernes, 6 marzo 2009 12:03

DONOSTIA, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Iñaki Fresan baritono nafarrak eskainiko du bihar Donostiako Miramongo Matineeak zikloaren hurrengo kontzertua, Josu Okiñena pianistak lagunduta. Elkarrekin, F.Schuberten "Winterreise" interpretatuko dute, Wilhelm Mulleren olerkiei buruzko 24 liederez osatutako eta erantzunik gabeko maitasunean oinarritzen den 70 minutu inguruko lana. Ohi bezala, saioa Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitza izango da, Donostian, 11:00etatik aurrera.

Antolatzaileek gogoratu dutenez, Miramongo Matineeak zikloa funtsezko bi ezaugarrietan oinarritu da sorreratik: kalitatean eta aniztasunean. Horrela, antolatutako hitzordu musikalen artean, estilo zein formatu ezberdinak jasotzen dira, musika sinfonikoa, musika korala edo ganbera musika, instrumentu ezberdinen errezitaldiak, eta baita, oraingoan bezela, baritono eta piano-errezitaldiak ere.

Iñaki Fresanek oso harreman estua du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin. Abonu-programetan, OLBEn, Musika Hamabostaldian, biran, Euskal Konpositoreen Bilduman eta "Musika Familian" zikloan hartu du parte. Oraingoan, Miramongo Matineeak zikloaren barruan izango da.

Ziklo honetan abonuaren bidez edo sarreren bidez parte har daiteke. Matineerako sarreraren prezioa 6 eurokoa da eta Servikutxan, Telekutxan (943 00 12 00), www.kutxa.net-en eta www.euskadikoorkestra.es-en edo kontzertuaren egun berean erosi daitezke egoitzako leihatilan, 10:30etatik aurrera. Matineean izateko EOSen egoitzara iristen den doako autobus zerbitzua dago; 10:25ean ateratzen da Gipuzkoa plazatik eta Antso Jakitunaren hiribideko 18 zenbakian eta Madril hiribideko 34 zenbakian geldialdiak egiten ditu.