EUSKADI.-Indonesia.- Gutxienez lau lagun hil dira eta 40 lurperatuta daude Mendebaldeko Javan izandako luizi baten ondorioz

Actualizado: martes, 23 febrero 2010 14:22

JAKARTA, 23 Feb. (Reuters/EP) -

Gutxienez lau pertsona hil dira eta beste 40 lurperatuta daude gaur goizeko lehen orduan Mendebaldeko Java eskualde indonesiarreko herri bat lurperatu duen lur-jausi baten ondorioz, tokiko hedabideek jakinarazi dutenez.

Mendebaldeko Javako Poliziako bozeramailea den Dade Ahmadek Reuters berri-agentziari adierazi dionez, erreskaterako taldeak eta txakur espezializatuak bidali dira hondamendiaren tokira, Jakartatik 150 bat kilometro hego-ekialdera dagoen Ciwidey herriko te plantazio batera, alegia.