EUSKADI.-Innobasque itun "estrategikoa" sinatu du Eusko Jaurlaritzako kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiarekin

Actualizado: miércoles, 25 febrero 2009 19:23

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiak lankidetza-akordioa izenpetu du gaur Innobasque Berrikuntzaren Euskal

Agentziarekin berrikuntza bultzatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomiaren eta gizartearen "bigarren eraldaketa handia" sustatzearen alde elkarrekin lan egiteko.

Hitzarmena Innobasqueko presidente Pedro Luis Uriartek eta Kanpo

Ekintzarako idazkari nagusi Iñaki Agirrek izenpetu dute. Bi aldeek azpimarratu dutenez, Innobasque eta Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusia ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handi hau bultzatzen eta garatzen "buru-belarri lan egingo duten bi eragile dira".

"Innobasque, Euskadin berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko tresna gisa, eta Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-ekintzaren estrategia

politiko-instituzionala zehaztu eta zuzentzen lehendakariari laguntzen dion organo gisa", azaldu dute.

Itun "estrategiko" honek oinarriak ezartzen ditu elkarrekin aritzeko, eta horretarako Innobasqueren eta Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiaren arteko Jarduera eta Lankidetzarako Urteko Plana (2009)" gauzatuko da.

Jarduerak eremu ezberdinetan egingo direla ezarri da. Horrela, bi erakundeak elkarlanean arituko dira euskal I+G+b Europan eta munduan ezagutarazteko, baita Euskadin sorturiko jardunbide egokiak eta, oro har, Euskadiren irudi positiboa zabaltzen lagunduko duten ekintza guztiak ere.

Halaber, Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusia Innobasquerekin

batera arituko da nazioarteko erakunde ospetsuak identifikatzen, beraiekin harremanak estutu eta beraietan parte hartzeko aukera eman dezaten, horrela Euskadi "nazioarteko erreferente eta eremu honetan aktore nabarmen bihurtzeko".

Gainera, Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiak Innobasqueri lagunduko dio Euskadirentzat berrikuntzan erreferente izan daitezkeen

lekuak identifikatzen eta horiekin erlazionatzen, eta nazioarteko sareetan sartzen ere lagunduko dio.

Bestalde, Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiak Innobasqueren esku utziko ditu, nazioarteko bere jarduerak egin ditzan, atzerrian

dituen azpiegiturak, Euskadiren Ordezkaritzak bereziki, eta Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzak, Kanpo Ekintzarako laguntza emango dio Innobasqueri EAEk parte-hartze handiagoa lor dezan Europako I+G+b programetan. Aldi berean, Innobasquek Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiari jakinaraziko dizkio Europako I+G+b programetan parte hartzeko Behatokiak bildutako informazioak.

Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiak Innobasquerekin batera aztertuko ditu berrikuntzaren eremuan lehentasunezkoak diren Europako eskualdeak, eta zenbait jarduera zehaztuko ditu eskualde edo erregio horiekin harreman erregular eta estrategikoa ahalbidetzeko.

NAZIOARTEKO EKITALDIAK

Gainera, bi erakundeek nazioarteko batzar eta bilerei buruzko

informazioa emango diote elkarri, bai berrikuntzari buruzkoa eta bai bien interesekoak diren nazioarteko ekimenei buruzkoa, betiere Innobasquek markaturiko erronkekin lotura baldin badute.

Halaber, giltzarri diren ekitaldiak detektatu ondoren, Kanpo

Ekintzarako Idazkaritza Nagusiak Innobasqueren parte-hartzea erraztuko du nazioarteko foro garrantzitsuetan.

Bestalde, bi erakundeek elkarrekin parte hartu ahal izango dute,

Euskadiko beste erakunde batzuen ondoan, nazioartean sortzen diren baliozko proiektuetan, bi erakundeei iruditzen bazaie interesgarria izan daitekeela horien garapena. Interes berezia izango dute gerora berritzaileen euskal komunitatea sortzea ahalbidetuko duten ekimen guztiek.

Horrez gain, bi erakundeek elkarri lagunduko diote beren

harremanen bidez, eta beharrezkoa eta egokia denean, nazioarteko pertsona eta erakundeen agendak emango dizkiote elkarri, eta "elkarlan" estuan arituko dira misioak eta bisitak prestatzen eta kudeatzen, bai atzerriko erakundeen ordezkaritzek Euskadira egiten dituztenak, Innobasquerekiko eta berrikuntzarekiko interesa azaltzen duten neurrian, eta bai atzerrian egiten diren euskal misioak eta bisitak, zirkunstantziek horrela gomendatzen dutenean.

Halaber, Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiak Innobasqueri lagunduko dio Euskaditik kanpo profesionalen eta unibertsitarioen sare egonkor bat eratzeko programa garatzen, Innobasqueko Berritzaileen Euskal Komunitatearen parte gisa.

Azkenik, Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiak bere laguntza emango dio Innobasqueri "Think-Tank" delakorako hautagaiak proposatuz eta bilatuz. Era berean, Innobasqueren ardura izango da "Think-Tank" hori osatuko duten goi-mailako adituen taldea nazioarteko kontaktuetarako baliagarri izatea Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiarentzat.