EUSKADI.-Italia.- Hiru hildako izan dira, haietako bat umea, Bordeleko autobus batek Italiako iparraldean izandako istripuan

Actualizado: martes, 16 febrero 2010 13:36

ERROMA, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Hiru pertsona hil dira gaur goizean, haietako bat 13 urteko haur bat, Bordeleko eskola bateko autobus batek A12 autobide italiarrean izandako istripuan, Massa Carrara (iparraldea) udalerritik hurbil. Eskola-ume batez gain, maisu bat eta autobusaren gidaria ere hil dira ezbeharrean, eta beste lau pertsona larri zauritu dira eta hurbileko ospitaletara eraman behar izan dituzte.

Lehenengo informazioen arabera, gidariak lo hartu izana edo ondoez egotea izan daitezke istripuaren zergatiak. Zenbait lekukok azaldu dute errepidetik irten aurretik autobusak bat-bateko balaztada bat egin duela.

Autobusan 57 bidaiari zihoazen guztira, ikasleak, maisuak eta bi gidari tartean. Ikasleek Bordeleko Notre Dame de Riberac ikastetxean ikasten dute eta eskola-bidaia egiten ari ziren Italian.