EUSKADI.-Izai ganbera taldeak Pleyel, Devienne eta Mozarten piezak joko ditu bihar Miramongo Matinee berri batean

Actualizado: viernes, 15 mayo 2009 12:17

DONOSTIA, 15 May. (EUROPA PRESS) -

Pleyel, Devienne eta Mozart izango dira protagonista Izai ganbera taldeak bihar Euskadiko Orkestra Sinfonikoarten egoitzan bertan 11:00etan hasita eskainiko duen Miramongo Matinee berri batean, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideek osaturiko Izai ganbera taldeak (Juan Navarro eta Sara Zufiaurre klarinete-jotzaileak eta Marco Caratto fagot-jotzailea) aro klasikoan entretenitzeko erabiltzen zen musika erakutsiko du, Pleyel, Mozart eta Devienne konpositoreen hainbat lan erabiliz adibide moduan.

Horrela, Deviennek idatzitako originaltasun handiko eta entzunerrazak diren "doinu dirdiratsuak", Pleyelen fantasiazko konposizioen gai originalak eta Mozarten garairik zoriontsuenean sortutako "maisutasun zoragarria" emango dira ezagutzera emanaldian.

Musika hau, orokorrean helburu didaktiko eta ludikoekin idatzi zen. Horren adierazgarri da, Pleyelen kasuan, eskuz idatzita aurkitu diren milaka kopia artxibo, liburutegi, eliza zein gazteluetan egotea.

Ziklo honetan abonuaren bidez edo sarrera solteen bidez parte har daiteke. Matineerako sarreraren prezioa 6 eurokoa da eta Servikutxan, Telekutxan (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es webguneetan eta kontzertuaren egun berean egoitzako leihatilan (10:30etatik aurrera) eskura daitezke. Matineean izateko orkestraren egoitzara iristen den doako autobus zerbitzua dago: 10:25ean ateratzen da Gipuzkoa plazatik eta Antso Jakitunaren hiribideko 18 zenbakian eta Madril hiribideko 34 zenbakian geldialdiak egiten ditu.