EUSKADI.-Jatetxe batean ia 60 euroko kontu bat ordaintzeari uko egin dion 38 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon

Actualizado: martes, 17 marzo 2009 17:45

BILBO, 17 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bilbon maula hutsegite bat egotzita, jatetxe batean ia 60 euroko kontu bat ordaintzeari uko egin baitzion, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Gertakariak atzo arratsaldean izan ziren, 16:30ak jota zirenean. Jatetxe batean karta zerbitzuko hiru plater eta edaria kontsumitu zituen bezero batek ez zuen kontua ordaindu nahi; guztira, ia 60 euro ziren.

Ertzaintzari gertakariaren berri eman zioten eta patruila bat bertaratu zen. Gizonezkoa identifikatu ostean, agenteek hartutakoa ez ordaintzeko arrazoia zein zen galdetu zioten, eta gizonezkoak honelaxe erantzun zien: "Dirurik ez daukadalako".

Beharrezko egiaztapenak burutu ostean, agenteek susmagarria atxilotu zuten maula hutsegite bat egin izana leporatuta eta polizia egoitza batera eraman zuten, non dagozkion eginbideak abiatu zituzten.