EUSKADI.-Jet Lag Bio 09-k 6.000 bisita baino gehiago izan ditu bere interneteko guneetan bi hilabete baino gutxiagoan

Actualizado: jueves, 16 julio 2009 14:04

BILBO, 16 Jul. (EUROPA PRESS) -

Jet Lag Bio 09 Bilbao Urban Expressions ekimenak interneten duen lekuak 6.000 bisita baino gehiago erregistratu ditu joan den maiatzaren 26an jaialdiaren aurkezpena egin zenetik. Jet Lag Bio-k jaialdiaren gainera informazioa zehatza eskaintzen du www.bilbaojetlag.net web-orrian, bai eta www.hiriak09.bilbaojetlag.net blogan ere.

Arduradunek adierazi dutenez, bisiten ugaritze handiena Hiriak'09 blogak erregistratu du. Honek 1.000 bisita baino gehiago izan ditu joan den uztailaren 2an bloggerrek euren iruzkinak argitaratzen hasi zirenetik Berlin, Dakar, Medellin, San Frantzisko eta Shanghaiko hiri adierazpen gazteei buruzko informazioarekin.

"Hiriak da Jet Lag Bio-k erabiltzen duen erreminta 2.0 espazioan, eta bilbotar gazteei parte har dezaten dei egiten die, libreki euren adierazpenak egin ditzaten espazioa eta aukera eskainiz. 80 blogger baino gehiago interesatu ziren ekimen honetan, eta, gainera, hautagaiek, orokorrean, prestakuntza maila handia zuten", adierazi du Jon Sustatxa Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteri eta Kirol Saileko zinegotziak.

Joan den maiatzaren 26an Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak argitaratutako deialdi publikoan izena eman zuten 82 gazteen artean hautatuak izan ziren sei bloggerrak. Hautatutako gazteek Hiriak'09 bloga dinamizatzeko ardura dute eta jaialdi honetan parte hartzen duten hirietako gazteriaren adierazpenen gainean eginiko ikerketen emaitza erabiltzen dute horretarako.

SEI BEGIRADA

Bloggerrek -22 eta 33 urte bitarteko hiru mutil eta hiru neska- gazteen adierazpenen gaineko euren ikuspegia eskaintzen diete blogen irakurleei. Jet Lag Bio-n parte hartzen duten bost hiriak bistatik galdu gabe (Berlin, Dakar, Medellin, San Frantzisko eta Shanghai) bloggerrek ikerketak egin eta euskaraz, gazteleraz eta ingelesez idazten dute joerei buruz, esperientziei buruz, kirola, musika, elkarteak, gaua, moda, gizarte sareak, jardunaldiak, kolektiboak eta hautatutako hirietako gazteekin lotutako gauza guztiei buruz.

Bloggerren bidez, Jet Lag Bio-k hurbildu egin nahi du hirietako gaztetasuna eta hiritartasuna, munduko alde desberdinetako gazteek espazio publikoa erabiltzeko dituzten modu desberdinak, eta, bestalde, diferentzi txikien mapa kontzeptuan sakondu nahi dute, bilbotarrei ulertarazteko gazteen adierazpen eta kezkak antzekoak direla, hiri hauen artean dagoen distantzia gorabehera.

Bilboko Udaleko Gazteria Sailak martxan jarritako deialdia irekita dago 18 eta 35 urte arteko gazteentzat. Hautagaiek mezu elektroniko bat bidali behar izan zuten. Bertan, curriculum bat eta argazkia bidali zuten, lanbide eskarmentua adieraziz (baldin bazuten); bidaia eskarmentua, batez ere jaialdiko hirietara eginiko bidaiei buruzkoa -baldin balego-; hizkuntzen ezagupena; zaletasunak eta kezkak; 2.0 munduan eta gizarte sareetan zuten eskarmentua; bai eta blogean argitaratutakoari emango liokeen orientazioaren deskripzioa ere.

Deialdi honetarako izena eman zuten 82 pertsonatik, 45 neskak izan ziren (Bilboko 23, Euskadiko gainerako tokietako 20, Madrilgo bat eta Bartzelonako bat) eta 37, berriz, mutilak (Bilboko 24 eta Euskadiko gainerako tokietako 13).

BILBAO URBAN EXPRESSIONS

Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta, jaialdi hau Bilbao Aktiba! II Plan Gazteak sustatua eta Bilbo, Berlin, Dakar, Medellin, San Frantzisko eta Shanghaiko gazteriaren hiri kulturan dago inspiratuta.

Jet Lag Bio 09 jaialdi sortzaile eta berritzailea da, eta gazteen partaidetza eta ekimena dira protagonista. Gazteen eta gazteentzat eginiko jaialdi bat da. Gazteriaren adierazpen modu eta ekimen desberdinak sustatzen ditu eta hiri espazioa erabiltzen du eszenatoki gisa. Jaialdi honetarako, berriro ere ezohiko egitaraua prestatu da, hainbat eta hainbat ekintza antolatu dira, eta inplikatutako hirietako gazteek, elkarteek eta kolektiboek hartuko dute parte.

Gazteek erabilitako teknologia berriek garrantzi berezia izan zuten Jet Lag Bio-ren iazko ekitaldian. Zehatzago esateko, bi blog gaitu ziren, kontaktu eta ikerketa erreminta gisa. Blogetako bat jaialdirako erakusleiho gisa erabili zen, eta besteak gazte bloggerrek jaialdian inplikatutako Berlin, Dakar, Medellin, San Frantzisko eta Shanghai hiriei buruzko informazioa jaso zuten. Blog hauek internet bidez izan zuten jarraipena oso zabala izan zen, 54.000 bisita izan baitzituzten.