EUSKADI.-Keren Ann 'chanson' frantses berriko ahots nabarmenetakoa entzun ahalko da bihar Donostiako Kursaalean

Actualizado: viernes, 27 marzo 2009 11:32

DONOSTIA, 27 Mar. (EUROPA PRESS) -

Keren Ann 'chanson' frantses berriko ahots erakargarrienetako bat da eta bihar Donostiako Kursaaleko Ganbera aretoan abestuko du 20:00etatik aurrera. Folka eta popa uztartzen ditu bere kantaera goxoak, aski estilo berezian, eta Euskal Herrian emango duen kontzertua bakarra izango da.

Kursaal Fundaziotik adierazi dutenez, Frantziako 'chanson' berriko artista garrantzitsuenen artean sartzen dute gaur egun Keren Ann abeslari eta konpositorea. Israelen sortua, Herbeheretan hazia, Frantzian sustraitua, kulturen arteko harremanak handi egin du artista hau.

Kantaera goxoa du, eta poparen zein folkaren iturrietatik edaten du. Adituek, besteak beste, Carla Bruni eta Suzane Vegarekin parekatu izan dute, baina berezkoa da artista honen sena, eta izaera propioa du bere lanak.

Horrela, Keren Ann Acoustic Trioren emanaldia izango da bihar Donostian, alboan Avishai Cohen tronpeta-jotzailea eta Shlomi Shaban pianista dituela eskainiko baitu saioa. Emanaldi hau Euskal Herrian ematen duen lehena eta bakarra.