EUSKADI.-"Lasarte-Oriako enpresetan euskara nola sustatu" liburua aurkeztu dute

Actualizado: miércoles, 4 marzo 2009 14:22

DONOSTIA, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

"Nola sustatu euskara udalerriko enpresetan. Lasarte-Oriako Udalaren esperientzia" liburua aurkeztu dute gaur Donostian. Liburuaren helburua bertako enpresa-munduan egindako lanaren berri ematea da, enpresa txikien arloan sakonduz, lan horretan diharduten teknikarientzat lagungarri izango delakoan.

Aurkezpenean izan dira Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Rikardo Ortega Lasarte-Oriako Euskara Batzordeko presidentea eta Marifer Gorostiza Lasarte-Oriako Euskarako Zerbitzuko teknikaria.

Buruntzaldeko herriek -Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil eta Urnietak- elkarlanean aritzeko daukaten hitzarmenaren barruan kokatzen da enpresa handietako euskararen erabileraren sustapenerako lana, eta arlo horretan egindako bideari eta erabilitako bitartekoei ere eskaintzen zaie liburuan tartetxo bat.

Bukaeran, gestio guztiak kudeatzeko erabiltzen den datu-basearen inguruko hainbat zehaztasun agertzen dira. Guztia hobeto ulertzen laguntzeko, adibidez eta erabilitako elementuen irudiz dago hornituta liburua.