EUSKADI.-Lau gizonezko atxilotu dituzte Donostian hainbat ziklomotoretan lapurtzeagatik

Actualizado: lunes, 8 junio 2009 13:54

DONOSTIA, 8 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 17 eta 19 urte bitarteko lau gizonezko atxilotu zituzten atzo goizean Donostiako Amara auzoan aparkatuta zeuden hainbat ziklomotorek jasandako lapurreten ustezko egileak zirelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo goizean, 8:00ak aldera, zenbait bizilagunek Ertzaintzari deitu zioten lau gizonezko Amara auzoan aparkatuta zeuden hainbat ziklomotoretan osten ari zirela ohartarazteko. Bertaratu ziren agenteek aipatutako ibilgailuak ireki nahian antzeman zituzten ustezko lau egileak; ziklomotoreak Portutxo plazaren eta Errondo Pasealekuaren artean aparkatuta zeuden. Ertzainek lau susmagarriak atxilotu zituzten indarra erabiliz egindako lapurreta delitu bat leporatuta.

Agenteek ondoren egindako miaketan egiaztatu zutenaren arabera, ustezko lapurrek hainbat erreminta erabili zituzten motoen segurtasun sistemen sarrailak ireki ahal izateko. Honek izugarrizko kalteak eragin zituen erasoak jasan zituzten ziklomotoreek.