EUSKADI.-Leioako (Bizkaia) Merkatarien Elkarteak VIII. Merkaleioa Azoka egingo du asteburu honetan

Actualizado: jueves, 5 marzo 2009 17:38

BILBO, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Leioako Merkatarien Elkarteak antolatutako VIII. Merkaleioa Azoka izango da bihartik igandera bitartean, Leioako Boulevardean (Bizkaia). Bertan, herriko ia 20 dendek denboraldiko produktuak salduko dituzte prezio merkeetan. Gainera, "inoiz baino eskaintza zabalagoa" izango da aurten, besteak beste, poltsak, erropa, oinetakoak, aromaterapia, kirol produktuak eta eskolara bueltatzeko ezinbesteko materiala.

Antolakuntzako iturriek gaur jakinarazi dutenez, bihar eta larunbatean ordutegia goiz zein arratsaldeko izango da, hau da, 10:00etatik 20:00etara; igandean berriz, goizez baino ez da egongo irekita, 10:00etatik 14:00etara hain zuzen.

Antolatzaileek adierazi duten bezala, aurtengo edizioa "berrikuntzaz beteta dator", eta hauetariko garrantzitsuena "produktuen eskaintza zabala da".