EUSKADI.-Leioako Udalak (Bizkaia) hiru etxebizitza lagako ditu minusbaliotasun intelektualen bizi kalitatea hobetzeko

Actualizado: martes, 28 abril 2009 15:41

BILBO, 28 Abr. (EUROPA PRESS) -

Leioako Udalak (Bizkaia) akordio bat sinatu du gaur AVIFES Buruko Gaitza duten Pertsonen Senideen Bizkaiko Elkartearekin eta Uribe Costa elkartearekin, buruko gaixotasuna duten pertsonei Udalarenak diren hiru etxebizitza lagatzeko, horrela euren bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Lagapenek hamar urteko iraupena izango dute gaur hasita.

Udal bizkaitarretik azaldu dutenez, etxebizitza bi Uribe Costa elkartearentzat izango dira. Ezindu intelektualak familiako etxetik kanpo bizi ahal izatea ahalbidetuko dute etxebizitza hauek, eta horrela pertsona hauek independentziaz goza dezakete beste edonor bezala, bide batez beren ongizate fisiko eta psikikoa bermatuz.

Elkartetik adierazi dutenez, "etxebizitza hauek banakako zein taldeko beharrizanak beteko dituzte, beren eskura dituzten baliabide material zein pertsonalak erabiliz".

Etxeek 75 metro koadro dute gutxi gorabehera, eta garajea eta ganbera dute. Uribe Costa elkarteak berak atonduko ditu etxeak zortzi edo bederatzi ezgaitu intelektualentzako bizileku bihurtzeko. Elkarbizitza hau une oro kontrolatuko dute elkarteko bost monitorek.

Bestalde, AVIFES elkarteari lagako dio Leioako0 Udalak hirugarren etxebizitza. Buruko gaixotasuna duten pertsonen autonomia lantzeko ariketak egiteko bideratuta egongo da, eta arreta ariketak, laguntza psiko-soziala, aisialdi garapena eta komunitatean gizarteratzeko parte-hartze aktiboa bultzatuko da, besteak beste.

Etxebizitza hau, besteak bezala, 75 metro koadro du garaje eta ganberarekin, eta elkarteak egokituko da pisua. Bertan, buruko gaixotasuna duten lau pertsona bizi ahal izango dira, elkarbizitza sustatzeko eta laguntza pertsonala zein sozialarekin gizarteratzea errazteko.