EUSKADI.-Leioari (Bizkaia) buruzko ekarpenak eta kritikak egiteko webgune berri bat sortu da

Actualizado: martes, 16 febrero 2010 14:05

BILBO, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Internet bidezko http://udalaentzun.wordpress.com ekimena jaio da Leioan (Bizkaia). Herritarrei bere herriari buruz nahi dituzten ekarpenak eta kritikak egiteko aukera ematea du helburu webgune berriak, zinegotziei eta Udalari Leioan "gauza asko dagoela txarto eta ez direla ari egiten haiek uste bezain ondo" esateko.

"Herria asko aldatu da denbora gutxian, eta aldaketok eragin dituzten erabakiak alde bakarrekoak izan dira, Udalarenak. Herritarrok ez dugu erabakietan parte hartu, kasu gutxi edo bat ere ez digute egin", salatu dute webgunearen arduradunek.

Ekimenean parte hartzeko, http://udalaentzun.wordpress.com web-orrian sartu eta bertan biltzen diren ataletako batean kritika edo ekarpena egin besterik ez dago.

Horrela, "Auzoak" atalean, Leioako auzoetako egoerari buruz kritikak idazteko edo Udalari egoera hobetzeko proposamenak egiteko aukera ematen da. "Udala" sailean, Leioako Udalaren politikei eta herria kudeatzeko moduari kritikak eta ekarpenak egin daitezke, eta

"Azpiegiturak" atalean, herriko azpiegitur eta etorkizunerako aurreikusita daudenei buruzko iritziua eman daiteke.

"Oso erraza da eta gai asko daude herritarrek horiei buruz hitz egiteko. Leioaztar eta herriko elkarte guztiak parte hartzera animatu nahi ditugu", adierazi dute ekimenaren bultzatzaileek.