EUSKADI.-Lekeitioko Udalak (Bizkaia) Isuntza hondartzarako AENOR ziurtagiriaren eskabideetan sartuko du Uribarren parkea

Actualizado: miércoles, 18 febrero 2009 14:55

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Isuntza hondartzaren ondoan dagoen Uribarren parkea hondartzen Kudeaketaren Sistema Integratuko (SIG) jarduera barnean sartzea eskatuko dio Lekeitioko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari. Horretarako beharrezko den guztia egiten hasiko dira, AENOR Normalizazio eta Agirien Espainiar Elkarteak ISO 9001 Kalitatearen Agiria eta ISO 14001 Ingurumen Kudeaketaren agiria hondartzari zein parkeari eman diezaieten.

Lekeitioko Udalaren ustez, hondartzaren ondoan dagoen parkea (albo bietako sarbideez gain, parketik hondartzara zuzenean daraman eskailera bat dago), hondartzaren parte izateaz gain, hondartzak eskaintzen dituen zerbitzuak osatzen ditu. Horrela, Isuntza hondartza aztertzen duenean, parkea ere bertako zerbitzuetan sartzea eskatuko dio Udalak AENOR erakundeari.

Agiria lortzeko asmoz, Lekeitioko Udalak zenbait konponketa eta berriztatze lan egingo ditu parkean. Hortaz, iturriko ur kontsumoa, parkeko bideetako garbiketa, paperontziak, lorezaintza, erabilgarritasuna, hondatuta dauden tokien konponketa edo etengabeko mantenua kontrolatu eta hobetu beharko dira.

2006az geroztik, Lekeitioko Isuntza hondartza, "ingurumen legedia bete, hondartzen kudeaketa egokia eta aipatu kudeaketan etengabeko hobekuntzaren ahaleginarengatik" dagokion aipamen publikoa egiten duten AENOR ISO 9001 Banderaren Agiridun Hondartza eta AENOR ISO 14001 Ingurumen Banderen jabe da. Beraz, AENOR bandera hauen bitartez, Normalizazio eta Agirien Espainiar Elkarteak, aipatu agiriak publiko egiten laguntzeko osagarri bereizlea eman nahi die erakundeei.

Horrez gain, 2008ko azaroan, ingurumen alorreko helburuak lortzeko kudeaketa programen burutzapena saritzen duen "Ecoplayas" delako bandera eta agiria ere lortu ziren.

Bestalde, Udal lekeitiarrak oinak garbitzeko lau iturriak eta hondartzako sarreran dagoen "1888" iturria kenduko ditu. Aipatu iturrien hodiak erabat butxaturik egotean ezinezkoa egiten da berauek garbitzea, eta ondorioz, urak hondartzarako sarbide honetan gainezka egin eta gune horretatik hondartzara sartzea eragozten du. Horrez gain, osasun arrazoiengatik Udala kezkatzen duen zikinkeria gunea osatzea dira iturri hauek kentzearen zergatia.

Arrazoi hauei guztiei, gehiegizko ur-kontsumoa gehitu behar zaio, aurreko urteetako datuekin alderatuz, 2008an hirukoiztu egin baitziren kontsumitutako ur litroak.

XIX. mende amaierakoa den iturri hau Uribarren parkean kokatuko da eta parke honetan arrainen urmaelean dagoen beste iturriari gehituko zaio. Aipatu iturria, parkearen hondoan, zabuak aurkitzen diren tokian, haurrak zaintzen dituztenei zerbitzu hobeagoa emateko jarriko da. Hondartzara doazenek, denboraldi osoan hondartzan zehar jartzen diren dutxa, iturri eta oinak garbitzeko iturriak erabili ahalko dituzte.