EUSKADI.-Luis Alberto Fernandez irakasleak kontrolaren teoria matematikoari buruzko hitzaldia eskainiko du asteazkenean EHUn

Actualizado: lunes, 15 febrero 2010 18:29

BILBO, 15 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak Kantabriako Unibertsitateko irakaslea den Luis Alberto Fernandezen hitzaldia eskainiko du asteazkenean, Leioako campusean, eguerdiko 12:00etan hasita, "Todo está bajo control" izenburupean. Hitzaldi hau EHUko Matematika Saileko Raul Ibañez eta Marta Macho Stadler irakasleek antolatutako "Geometrian barrenako ibilaldia" zikloaren baitan dago, EHUtik gaur jakinarazi dutenez.

Fernandez irakasleak bere hitzaldian jorratuko duen kontrolaren teoria matematikoak "eginkizun erabakigarria" izan du XX. mendetik aurrera zientziaren eta ingeniaritzaren aurrerapenean. Osperik handiena 1969an lortu zuen, 'Apolo XI.' espazio-ontziak ilargiratze eta itzulera tripulatuak egin zituenean bere nabigazio sistemako osagai nagusi gisa 'Kalman' iragazkia erabilita. Teoria matematikoaren aplikazio eremua medikuntza, ekonomia edo biologia bezalako arloetara zabaltzen da.

Hitzaldian, aurrekari historikoak eta oinarrizko zimendu matematikoak aztertuko ditu Fernandezek, baita aplikaziorik nabarmenenak ere, zenbait adibide praktikoren bidez.