EUSKADI.-Maiatzaren 4tik 15era egongo da irekita Bilboko hamar haur-eskoletan izena emateko epea

Actualizado: jueves, 30 abril 2009 14:56

BILBO, 30 Abr. (EUROPA PRESS) -

Maiatzaren 4tik 15era bitartean -biak barne- egongo da zabalik Haur Hezkuntzako Udal Eskoletan eta Haurreskolak Partzuergoko Eskoletan 0 eta 2 urte bitarteko haurrak 2009-2010 ikasturterako inskribatzeko epea.

Eskola horien irekierak zerikusi zuzena du Bilboko Udala zerbitzu hau pixkanaka hiriko barruti eta auzo desberdinetara hedatzeko egiten ari den ahaleginarekin. Izena emateko prozesuan parte hartzeko interesa dutenek informazioa eta inskripzio-orriak eskuratu ahal dituzte hautatutako edozein haur eskoletan.

Bilboko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez, behin-behineko zerrendak haur-eskola guztietan argitaratuko dira ekainaren 19an, eta behin betikoak, uztailaren 3an.