EUSKADI.-Martxan da GAP programaren laugarren edizioa, euskal familiei aurrezten eta ingurumena zaintzen laguntzeko

Actualizado: lunes, 9 marzo 2009 14:34

BILBO, 9 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ur eta energiaren kontsumoan aurreztea eta garraioa eta etxeko hondakinak era zentzuzkoan erabiltzea dira GAP Global Action Plan Ingurumen Programaren helburuak dira. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Udalsarea 21 Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareak egitasmo honen laugarren edizioa jarri dute martxan, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) babesarekin. Ohikoak diren eginkizunetan eguneroko jokabideak hobetzera euskal familiak laguntzea eta animatzea bilatzen du GAP programak.

Laugarren edizio honetan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 88 udalerri gehitu dira programara. Horien arteko 73 udalerri, Arratia, Uribe-Butroe, Txorierri, Enkarterriak, Goierri eta Tolosaldea eskualdeetan daude; beste 15ek banaka parte hartuko dute. Guztira, 170.000 familia inguru gonbidatuko dira GAP programaren laugarren edizioan parte hartzera.

Guztiak dira Udalsarea 21 Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareko kideak, eta herritarrak sentsibilizatzea eta parte-hartzea bultzatzen dituzte Tokiko Agenda 21 prozesuaren barruan.

Orain arte, GAP programaren pasa den hiru ediziotan 91 udalerritik 22.000tik gora familik parte hartu dute eta etxean sortutako hondakinen 350 tona murriztu dira, 65 litro ur gutxiago kontsumitzea lortu da eta 5.000 tona CO2 isurtzea saihestu da.

Programaren laugarren edizioan parte hartu nahi duten familiak gaurtik aurrera egin dezakete izen-ematea interneten bidez (www.udalsarea21.net). Halaber, laster etxera iritsiko zaien liburuxkarekin erantsita dagoen kupoia ere igortzeko aukera dago.

Hiru hilabete bitartean ur erabilerari, energiari, garraioari, etxeko hondakinen kudeaketari eta erosketaren ohiturari buruzko lau gidaliburu jasoko dituzte. Bertan ingurumena nola zaintzeko aholku praktikoak ere izango dituzte. Programak lau galdeketa ditu, aurrerapenak ebaluatzeko eta etxe baikoitzaren emaitzak jakiteko.

Programaren arduradunen arabera, toki erakundeen laguntza "funtzeskoa izaten ari da familien parte-hartzea gehitzeko". "Denak beren herritarrak ekimen honetan sar daitezen ekimenak garatzen ari dira. Azken finean, ez dira ahalegin handiak eskatzen, baizik eta keinu txikiak", gaineratu dute.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Garapen Iraunkorraren 2002-2020 Euskal Ingurumen Estrategiaren barruan sartzen da. Estrategia honek Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren ingurumenarekiko konpromisoa lortu nahi du.

GAP Programa amaitu eta gero, udalerri bakoitzak parte-hartze ehunekoak eta udalerriko parte hartu duten etxeei esker lortutako ingurumen alorreko hobekuntza emaitzak eta familia bakoitzaren konpromiso pertsonala jakin ahal izango du.

Horrez gain, programa bukatuko duten familia guztiek Etxe Ekologikoaren ziurtagiria lortuko dute eta oparien zozketa batean parte izango dute: bizikletak, asteburuak landa-etxeetan, Karpin Abenturarako eta Madariaga Dorretxea-Euskadiko Biodibertsitatearen Zentrorako sarrerak.