EUSKADI.-Metro Bilbaok gaueko zerbitzua indartuko du gaur eta bihar, Leioako jaiak direla eta

Actualizado: viernes, 19 junio 2009 12:41

BILBO, 19 Jun. (EUROPA PRESS) -

Leioako jaiak tarteko, Metro Bilbaok ohiko gaueko zerbitzua indartuko du gaur eta bihar, 23:00etatik 6:00etara. Etxebarri eta Bidezabal artean 30 minutukoa barik 15 minutukoa izango da trenen maiztasuna. Metro Bilbaok segurtasuneko eta jendeari laguntzeko zerbitzu berezia ere jarriko du Leioan.

Ohi bezala, Metro Bilbak zerbitzu bereziak antolatzen ditu joan-etorri ugari eragingo dituen gertakari edo ekitaldi publiko interesgarririk dagoenean. "Esperientziak erakusten du, urtetik urtera, Leioako jaiek eskari handia sortzen dutela batez ere gazteen artean, ikasturtearen amaierarekin batera etortzen direnez gero", azaldu dute garraio konpainiako iturriek.

Zerbitzua birmoldatzeko ahalegin honekin, gaueko trenek bidaia eroso eta segurua egiteko aukera eskainiko diete Leioara joatea erabakitzen dutenei. Hala ere, horretarako, "denon laguntza" behar duela gogoratu du Metro Bilbaok. Horregatik, "zerbitzua arin, eroso eta seguru joan dadin bermatzeko", erabiltzaileei eskatu die baimendun langileei jaramon egiteko eta joan-etorriko txartelak

erosteko, jendetza saihesten saiatuz, txarteldegiak ez kolapsatzeko.

Gainera, gazteei bereziki gogorarazi die jaiak eta errespetuak eskutik joan behar dutela, Metro Bilbaoren gizalegezko kanpainak laburbiltzen duenez: "No Metro No Mambo".