EUSKADI.-Mikel Varasen "Garabatos en el aire" poema liburua aurkeztuko da gaur Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean

Actualizado: jueves, 26 febrero 2009 12:10

GASTEIZ, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean antolatzen duen "Hitzordua poesiarekin" ekimenaren hurrengo ekitaldia izango da gaur arratsaldean, 19:30etan hasita, eta, "Poesia eta eskultura" izenburupean, Mikel Varasen "Garabatos en el aire" poema liburuaren aurkeztuko da bertan.

Egileak liburuaz hitz egingo du, eta, aldi berean, artearen eta idazketaren arteko hausnarketa ere egingo du. Angela Mallen eta Angela Serna poetek lagunduko diote egileari, haren poemak irakurriz. Ekitaldian, bestalde, bideoklip bat jarriko da, Kepa Junkeraren musikaz lagunduta.

Mikel Varas artista gaztea bereziki eskulturaren eta poesiaren arteko bideetan murgildu da azkenaldian. "Garabatos en el aire" liburuan, gainera, hitzarekin, altzairuarekin, poesiarekin eta eskulturarekin dituen harremanez hitz egingo du. Aurki, "Irrintzia airean" izeneko lana aurkeztuko du, eta martxoaren 4tik 27ra eskultura erakusketa egingo du Juan Lopez de Ael galerian.