EUSKADI.-Mineralen eta Fosilen I. Azoka ospatuko da bihartik igandera Donostiako Kursaal Jauregian

Actualizado: miércoles, 12 agosto 2009 19:21

DONOSTIA, 12 Ago. (EUROPA PRESS) -

Mineralen eta Fosilen I. Azoka ospatuko da bihartik igandera bitartean Donostiako Kursaal Jauregian, Gros auzo donostiarreko Umore One elkarteak antolatuta.

Ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, Euskal Herritik eta Espainiatik helduriko erakusleak bilduko dira Donostian datozen lau egunetan zehar.

Azoka 11:00etatik 14:30ak arte egongo da irekita goizez, eta 16:30etatik 21:00ak arte arratsaldez. Sarrera euro batekoa izango da eta 12 urtetik beherakoak doan sar daitezke.