EUSKADI.-Nazioarteko 66 upategi bilduko dira martxoaren 13an Durango Ardo Saltsan azokan

Actualizado: jueves, 25 febrero 2010 14:57

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Durangoko (Bizkaia) Landako Guneak eta Saltsan Catering enpresak III. Durango Ardo Saltsan azoka antolatu dute martxoaren 13an, eta aurten herrialde ezberdinetako 66 upategi biltzea lortu dute. "Delicatessenaren paradisua" izango den hitzordua 11:00etatik 15:00etara egongo da irekita goizez, eta 17:00etatik 21:00etara arratsaldez, antolakuntzako iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Ardoaz gain, ardoaren eta gastronomiaren hitzordu honetan bestelako produktuak ere aurkeztuko dira, hala nola olioa, urdaiazpiko iberikoa, ahatea eta haren produktu eratorriak, izokin ketua, kafea eta ura. Sarreraren prezioa 12 eurokoa izango da eta horrekin bisitariak ardoa eta bestelako hainbat produktu dastatzeko aukera izango du. Horrez gain, bisitariek dastatzea egiteko kopa bat, triptiko informatibo bat eta azokaren dendan erakusgai dauden produktuak erosi ahal izateko eskari-orri bat jasoko dute.

Durango Ardo Saltsan azokaren helburua da kontsumitzaileei delicatessen elikagaiak eta Euskal Herriko, Galiziako, Espainiako, Alemaniako, Frantziako edota Italiako upategirik garrantzitsuenetako ardoak ezagutaraztea.

66 upategiez gain, delicatessen produktuak ere erakusgai egongo dira, adibidez, Valderrama olia, Cordobako Sierra Morena urdaiazpikoa, La Tostadora kafeak, Karmelo Toja antxuak, Gironako Imperia ahateak eta haren eratorriak, Mungiako Keia izokin eta hegaluze ketuak, Salinas mantekadak eta kabiarra. Bestetik, Catering Saltsan txikikazko sukaldaritzaz arduratuko da.

Azokara bertaratzen direnek ardoa, kafea eta olioa dastatzen ikasteko aukera izango dute. "Ferian ardoa, txikikazko sukaldaritza, delicatessena, olioak, kafeak eta upelgintza elkartzen dira baina beste ferietatik ezberdintzen duen ezaugarri nagusia kalitatea da", azaldu dute antolatzaileek.

Ekitaldiak BBK, Durangoko Udala, La Tostadora Kafeak, Gaursa Autoak, Eusko Label eta Fagor erakundeen laguntza dauka eta baita Bitácora Gráfica, Aguas San Pellegrino, Escuvin, Bodegas Arane, Vinos Singulares eta Gran Hotel Domineren lankidetza ere.