EUSKADI.-Nazioarteko lehen mailako adituek biziaren jatorriari buruz eztabaidatuko dute bihartik Donostiako Miramar Jauregian

Actualizado: martes, 19 mayo 2009 19:09

DONOSTIA, 19 May. (EUROPA PRESS) -

"Open Questions on the origins of life" (Biziaren jatorriari buruzko galdera irekiak) nazioarteko biltzarra izango da Donostiako Miramar Jauregian bihartik larunbatera bitartean. Biltzarrean, biziaren jatorriaren inguruko nazioarteko lehen mailako adituak bilduko dira, oraindik erantzunik gabe jarraitzen duten galdera garrantzitsuei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko.

Horrela, adibidez, "non gaude, nora iritsi gara eta zeintzuk dira bidean aurre egin behar diegun erronka nagusiak" bezalako galderei erantzuna bilatuko zaie. Biltzarra bihar inauguratuko da, 9:00etan, eta Cristina Uriarte Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako campuseko errektoreordeak parte hartuko du, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

Biltzarrean izango diren nazioarteko ikertzaile ospetsuen artean daude Peter Schuster (Vienako Unibertsitatea, Austria), Stuart Kauffman (Calgaryko Unibertsitatea, Kanada) eta Pier Luigi Luisi (Erromako Unibertsitatea 3, Italia), besteak beste.