EUSKADI.-Obra bateko etxolan lapurretan zebilen 30 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon

Actualizado: jueves, 4 junio 2009 13:41

BILBO, 4 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 30 urteko gizonezko bat (gaizkile ezagun bat) atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon, obra bateko etxolan lapurtzen ari zela, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gaur goizaldean, 1:00ak aldera, Ertzaintzaren agenteek Bilboko Cocherito kalera joateko abisua jaso dute, obra bateko etxolan lapurretan egin omen zutelako. Iristean, etxolako leihoa eta hau babesten duten hesiaren barrak indarra erabiliz ireki zituztela egiaztatu zuten agenteek, eta ustezko egilea aurkitu zuten barruan.

Segidan atxilotu dute 30 urteko gizonezkoa eta gainean zeramatzan sastakai bat, bi labana eta aldageletako armairuetako giltz-joko bi kendu dizkiote. Ustezko egilea beste 15 aldiz atxilotu du Ertzaintzak aurretiaz indarra erabiliz egindako lapurreta delituak leporatuta.