EUSKADI.-ONCE Fundazioak eta Eroskik ezintasunen bat duten pertsonak gizartean eta lanean integratzeko hitzarmen bat sinatu dute

Actualizado: viernes, 20 febrero 2009 15:08

BILBO, 20 Feb. (EUROPA PRESS) -

ONCE Fundazioko lehenengo presidenteorde exekutiboa den Alberto Duranek eta Eroskiko Idazkaritza Nagusiko zuzendaria den Leire Barañanok bi aldeen izenpetu duten lankidetza hitzarmen bat aurkeztu dute gaur Bilbon. Ezintasunen bat duten pertsonak gizartean eta lanean integratzera zuzendutako programak bultzatzea da hitzarmenaren xedea.

Bi erakundeek duela zenbait urtetik duten lankidetzaren ondorioz, Eroskiko langileen artean ezintasuna duten 73 pertsona integratu dira, eta gaur aurkezturiko hitzarmena izenpetuz, bi erakundeek are gehiago indartu dute beren harremana.

Gainera, Eroskik programaren eta ONCE Fundazioarekin duen lankidetzaren zabalkundea egiteko kanpaina egin du, bere zentro guztietan 1.900 txartel banatuz. Parte hartu duen era bateko eta besteko azoka eta foro guztietan ere txartel horiek erabili ditu.

Hitzarmenaren bidez, Eroskik konpromisoa hartu du lau urteren buruan bere langileen artean ezintasunen bat duten 150 pertsona integratzeko. ONCE Fundazioak, berriz, bere giza baliabideetako aholkularitzaren bidez, hautagai posibleen prestakuntzan, hautaketan eta jarraipenean parte hartuko du.

Eroskiko langileen artean ezintasunen bat duten pertsonak sartzea lehiakortasunaren eta merkatuko lan baldintzen terminoetan gauzatzen da. Halaber, Eroskik laneko zeharkako integrazioa sustatuko du, ONCEren eta bere Fundazioaren eremuko Enplegu Zentro Berezietan ondasunak edo zerbitzuak erosiz.

Hitzarmenean, halaber, ezintasuna duten pertsonak integratzeko politika eta programen bidez gizartea sentsibilizatzeko helburua duten komunikazio ekintzak garatuko direla adierazten da, baita ere hitzarmenaren edukiak eta emaitzak erakusteko ekintzak ere.