EUSKADI.-Ondare historiko-artistikoarekin harremana duten alderdiak aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak

Actualizado: jueves, 25 febrero 2010 18:26

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko ikaskuntzak "Arte ondarea Hego Euskal Herrian" izenburuko jardunaldiak antoaltu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan,

ondare historiko-artistikoarekin harremana duten alderdiak aztertzeko asmoz. Lehenengo jardunaldia Gasteizen izango da bihar eta etzi, Eusko Ikaskuntzako iturriek gaur iragarri dutenez.

Antolatzaileen arabera, "ondare historiko-artistikoa ez da lurralde zehatz baten iraganaren produktua, baizik eta bere oraina zein biztanleen paisaje fisiko eta emozionala osatzeko elementua".

Abiapuntu hori hartuta, Eusko Ikaskuntzako Arte Plastiko eta Monumentalen Sailak lau saiotan egingo den zikloa antolatu du. Horrela, Gasteizko topaketarekin batera (otsailak 26-27), Bilbon (martxoak 26-27), Donostian (apirilak 16-17) eta Iruñean (maiatzak 28-29) egingo dira jardunaldiak.

Helburua ondare historiko-artistikoaren egoera bultzatzea da, baita bere puntu indartsu eta ahulak aztertzea, erakunde desberdinetako arduradun eta teknikariak harremanetan jartzea, arazoak aurkitu eta konponbide posibleak aztertzea ere, urrats bakoitzean espezialista garrantzitsuenak eta inplikatutako agenteak kontuan hartuz.

Jardunaldiak irekitzeko, bihar eta etzi, Gasteizen (Bibat), "Ondarearen lege eremua eta kudeatzeko tresnak" landuko dira. Jose Luis Iparragirre Mujika (Eusko Jaurlaritza) eta Mercedes Jover Hernandok (Nafarroako Gobernua) hitzaldi bana eskainiko dute. Arabako ondarearen kudeaketaren inguruko mahai-ingurua eta Hego Euskal Herriko kudeaketaren inguruko beste bat ere izango dira.