EUSKADI.-Oreka Tx taldeak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian hasiko du ostiralean "Nomadak Tx Zuzenean" ikuskizunaren bira

Actualizado: martes, 24 febrero 2009 14:03

DONOSTIA, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Harkaitz Martinez eta Igor Otxoa txalapartariek gaur aurkeztu dute Oreka Tx taldeak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen "Nomadak Tx Zuzenean" ikuskizuna. Ostiralean 20:30etan hasiko den emanaldi honek hasiko du taldearen bira berria.

Bi urtez eszenatokietatik aldendurik egon ondoren, Oreka Tx taldea Nömadak Tx egitasmoaren azken fasean sartu da, eta bikoteak antzoki donostiarra aukeratu du beste bost euskal guneetara eramango duten bira zabaltzeko. Taldeak formazio berria du eta artista gonbidatuak izango ditu taula gainean.

Ostiraleko ikuskizunerako sarrerak 15 eurotan daude salgai Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko txartel-leihatiletan, eta baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta www.kutxa.net webgunean).