EUSKADI.-Orkestra institutuak berrikuntzari eta ikaskuntzari buruzko lan-jardunaldia antolatu du ostegunean Donostian

Actualizado: martes, 12 mayo 2009 15:03

DONOSTIA, 12 May. (EUROPA PRESS) -

Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak berrikuntza eta ikaskuntzaren inguruko lan-jardunaldi akademikoa antolatu du ostegunerako mundu mailako adituen elkarlanarekin eta partaidetzarekin. Hitzordua Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean da, 17.00etan, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez.

Horrela, besteak beste, Bengt-Ake Lundvall, Bjorn Johnson eta Jesper Christensen (Aalborgeko Unibertsitatea, Danimarka), Bjorn Asheim (Lundeko Unibertsitatea, Suedia), Philip Cooke (Cardiffeko Unibertsitatea, Gales), Ron Boschma (Utrechteko Unibertsitatea, Holanda), Michael Storper (UCLA, Science Po, AEB), Edward Lorenz (Nice-Sophia Antipolis Unibertsitatea, Frantzia) edo James Karlsen eta Arne Isaksen (Agderforskning, Norvegia) dira jardunaldiaren antolakuntzan esku hartu dute nazioarte mailako adituak.

Lan-jardunaldian tokiko eta nazioarteko 20 bat ikertzailek hartuko dute parte, eta aribidean dituzten lanak kontrastatu eta berrikuntza eta ikaskuntzaren inguruko ikerketa zientifiko eta aplikatuan punta-puntako gaiei buruzko praktikak eta ezagutza elkartrukatzeko aukera izango dute.

Mintzaldi ireki honetan Euskal Herriko lehiakortasunaren inguruan lan egiten duten eragile ezberdinek lan-jardunaldiko ondorio nagusiak elkarrekin aztertzeko aukera izango dute, berrikuntzan oinarritutako sistema batera pasatzeko transizioa errazteko asmoarekin.

Horrela, jardunaldian zehar parte hartuko dute, besteak beste,

Bengt-Ake Lundvall (Aalborgeko Unibertsitatea, Danimarka), Bjorn Asheim (Lund Unibertsitatea, Suedia), Edward Lorenz (Nice-Sophia Antipolis Unibertsitatea, Frantzia) eta Mari Jose Aranguren eta M. Davide Parrilli (Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua).