EUSKADI.-Peru.- Gutxienez 23 lagun hil dira Peruko hegoaldean bi autobusek talka egin ondoren

Actualizado: viernes, 3 julio 2009 14:41

LIMA, 3 Jul. (EUROPA PRESS) -

Gutxienez 23 pertsona hil dira eta 30 bat zaurituta daude Peruko hegoaldean dauden Arequipa eta Puno herriak lotzen dituen errepidean bi autobusen artean atzo gertaturiko istripu baten ondorioz, agintariek jakinarazi dutenez.

Autobusetako bat kontrako bidera sartu zen eta aurrez aurre jo zuenj bide horretatik zihoan beste autobus bat. Talkaren ondorioz, bitan zatitu zen.

'El Comercio' egunkari peruarraren informazioen arabera, bi autobusetako gidariak istripua gertatu zen momentuan bertan hil ziren, eta zaurituak hurbil dauden herrietako ospitaletara eraman zituzten.

Horrela, erreskateko taldeak lanean ari dira autobusetako baten karrozerian sartuta gelditu diren bost lagunen gorpuak hondakinetatik ateratzeko. Bestalde, Lampa hiriko fiskal bat ezbeharraren tokira joan zen gorpuak eramatea agintzeko.

Bien bitartean, 23 hildakoetatik 14 identifikatu dituzte dagoeneko, haien artean polizia bat eta 5.500 dolar zeramatzan enpresaburu bat.

Auto istripuak ohikoak izaten dira Perun, errepideak egoera kaskarrean daudelako eta gidariek modu ausartegian gidatzen dutelako.