EUSKADI.-Poesia arabiarreko hirugarren errezitaldia izango da bihar San Frantziskoko liburutegian (Bilbo)

Actualizado: martes, 19 enero 2010 12:18

BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udal Liburutegien Sareak poesia arabiarreko hirugarren errezitaldia antolatu du biharko San Frantziskoko liburutegian, Eusko Jaurlaritzak sustatutako "Munduko Paisaiak" egitarauaren barruan. Egitarauaren helburua beste literatura batzuetara hurbiltzea da, antolatzaileek adierazi dutenez.

Helduei zuzendutako jardueran, Adonis eta Fadua Toukan egileen poemen hautaketa bat irakurriko da, Haitan Abdul Halem-en aurkezpenarekin eta iruzkinekin.

Bilboko Udal Liburutegien Sareak arabiar literaturari buruzko topaketa antolatzen duen hirugarren aldia da, oraingoan poesiari buruzkoa, "ikus-entzuleen gero eta parte-hartze handiagoa duen jarduera". Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta sarrera librea izango da.