EUSKADI.-Prezioak hamarren bat jaitsi ziren otsailean Euskal Autonomia Erkidegoan, urte arteko indizea %1,1ean kokatuz

Actualizado: jueves, 12 marzo 2009 12:34

BILBO, 12 Mar. (EUROPA PRESS) -

Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,1 jaitsi zen joan den otsailean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), urte arteko tasa %1,1ean kokatuz. Gainera, 2009ko orain arteko inflazioa %1,3 jaitsi da EAEn, INE erakundeak gaur jakinarazi dituen datuen arabera.

Lurralde historikoka, joan den otsailean Gipuzkoan izan zen inflazionistena, %0,2ko jaitsierarekin. Horrela, urte honetan zehar %1,3ko murrizketa pilatu du, eta azken 12 hileetako tasa %1,2koa da.

Araban, prezioak %0,1 jaitsi ziren urteko bigarren hilean, 2009ko urtarrila eta otsaileko tasa pilatua %-1,5ekoa izanik. Modu honetan, 2008ko otsailetik 2009ko otsailera arteko inflazioa %0,9koa da.

Bizkaiari dagokionez, KPI %0,1 murriztu zen joan den otsailean. Horrela, urte honetako lehenengo bi hileetan %1,2 jaitsi dira prezioak, eta %1,1 igo azken 12 hileetan.

TALDEAK

Prezioek taldeka izan duten bilakaerari erreparatuz gero, jaitsierarik handiena Jantziak taldeak izan zuen otsailean (%-2,4), urte honetako tasa pilatua %16koa eta urte arteko %-1,7koa izanik. Elikagai eta edari ez alkoholikoetan %0,4 jaitsi ziren prezioak otsailean; urteko lehenengo bi hileetako murrizketa %-0,1ekoa da eta azken urteko inflazioa %1,9koa

Tresnerian %0,2 jaitsi ziren prezioak otsailean (%-0,5 urtarrila eta otsailean eta %2,1 urte arteko tasan); Besteak taldean %0,1eko jaitsiera izan zen otsailean (%0,8 urteko lehenengo bi hileetan eta %3 azken 12 hileetan).

Joan den otsailean, KPIk ez zuen aldaketarik izan Komunikazioak (%0,1 urte honetan zehar eta %-0,4 2008ko otsailetik), Hezkuntza, (%0,1 eta %4,9) eta Hotelak, kafeak eta jantokiak (%0,6 eta %3,3) taldeetan.

Prezioen hazkunderik handiena Edari alkoholikoak eta tabakoa taldean izan zen (%1,1), urteko tasa pilatua %3,2an kokatuz eta urte artekoa %4an. Etxebizitzan %0,5 igo ziren prezioak otsailean (%1 lehenengo bi hileetan eta %5,7 azken urtean), eta Aisia eta kulturan beste horrenbeste (%-0,7 eta %1,2).

Medikuntzan %0,4 igo ziren prezioak joan den otsailean, urteko lehenengo bi hileetako tasa %0,4koa izanik, eta 2008ko otsailetik 2009ko otsailera artekoa %-0,2koa. Azkenik, Garraioan %0,3 igo zen KPI otsailean (%-0,1 urtarrilean eta otsailean eta %-6 urte arteko tasan).