EUSKADI.-Rally/Dakar.- Argentinan eta Txilen berriro jokatuko den 2010eko edizioa aurkeztu dute antolatzaileek

Actualizado: lunes, 2 marzo 2009 18:58

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Dakar Rallyaren antolatzaileek 2010. urteko edizioaren aurkezpena egin dute gaur aldi berean Buenos Airesen eta Santiago de Chilen. Izan ere, 'raid' mitikoa bigarren urtez jarraian jokatuko da Argentinan eta Txilen, eta 2010eko urtarrilaren 2an abiatuko da hiriburu argentinarretik.

Hego Amerikan egindako lehenengo esperientziaren ondoren, hango lurren aberastasuna, lehiakideek onarturiko erronkaren intentsitatea eta publikoaren berotasuna nahiko izan dira bi herrialdeetako agintariek eta rallyaren antolatzaileek abentura berriro egin dezaten.

2010ean, Argentinak eta Txilen batera ospatuko dute beren independentziaren bigarren mendeurrena, eta Dakar Rallya izango da bi herrialdeentzat hain garrantzitsua den ospakizunari hasiera emateko arduraduna.

Kirol arloari dagokionez, lurralde hegoamerikarrak aurreikuspen erakargarriak eskaintzen ditu, eta eskualde berrietan sartzean, Dakar 2010ek erronka bizia eta berritua proposatuko du.

Hego Amerikan aurten egindako lehenengo edizioaren esperientziak lurrak dituen muga batzuk utzi zituen agerian, baina lehiakideen artean segurtasuna eta berdintasuna ziurtatzeko lanean jarraitzea aurreikusi dute antolatzaileek.

Pistatik kanpoko nabigazio, zeharkatzeko duna eta bi herrialdeen artean modu berdintsuan banaturiko kilometro gehiagorekin, rallyaren edizio berriak zailtasunen zaleak liluratuko ditu.

Dakar Rallyaren hurrengo edizioa Buenos Airesen abiatuko da 2010eko urtarrilaren 2an eta hiri berdinean bukatuko urtarrilaren 17an. Maiatzaren hasieran jakinaraziko dira ibilbidearen xehetasunak, eta izena emateko epea 2009ko maiatzaren 15etik uztailaren 15era egongo da irekita.