EUSKADI.-Renfek aldiriko tren bereziak eskainiko ditu Bruce Springsteenek igandean Bilbon emango duen kontzerturako

Actualizado: viernes, 24 julio 2009 17:03

BILBO, 24 Jul. (EUROPA PRESS) -

Renfe konpainiak aldiriko tren bereziak jarriko ditu Bilbon igandean, Bruce Springsteenek San Mamesen 21:30etatik aurrera eskainiko duen kontzertua dela eta, konpainiak prentsa ohar bidez gaur jakinarazi duenez.

Gainerako garraio publikoen antzera, Renfe Aldirikoak ere tren berezien zerbitzua jartzen du abian San Mamesen jende ugari bilduko den gertaeraren bat (gehienetan Athletic-en partiduak) dagoen bakoitzean, zelaiaren ondoan geltokia leku egokian baitago. San Mameseko aldirikoen geltokiak bi sarrera ezberdin ditu, eta San Mamesera joateko orientazio bikaina du.

Kontzertua amaitu eta gero, Renfek tren bereziak gehituko ditu Bilboko aldirikoen ohiko zerbitzuan, C-1 (Bilbo Santurtzi), C-2 (Bilbo Muskiz) eta C-3 (Bilbo Orduña) lineatan. Tren horiek 1:00ak aldera aterako dira, hau da, kontzertua amaitzen denean.

Tren guztiak San Mameseko aldirikoen geltokian geratuko dira, C-1 eta C-2 lineen ibilbidean. Gainera, C-3 linearekin lotuko dira, joateko nahiz itzultzeko.