EUSKADI.-Sexty Sexers talde nafarrak zigilu estatubatuar batekin kaleratuko du "Hero Mantra" bere disko berria

Actualizado: viernes, 26 junio 2009 19:14

BILBO, 26 Jun. (EUROPA PRESS) -

Sexty Sexers Berako (Nafarroa) rock taldeak laster kaleratuko du bere hirugarren diskoa izango den "Hero Mantra" izenburuko lan berria, eta gainera, Volcom Entertainment zigilu estatubatuarrarekin egingo du.

Boskote nafarra, oso gaztea izan arren, Valient Thorr edo Gluecifer bezalako nazioarte mailako taldeekin jo du eta Gasteizko Azkena Rock jaialdian ere parte hartu du, eta dagoeneko bere ibilbideko hirugarren diskoa kaleratzear dago.

Diskoa AEBetan editatuko dute, Volcom Entertainment zigiluaren bitartez. Gainera, "Hero Mantra" Europan ere banatuko da, eta horrek ateak zabalduko dizkio talde nafarrari nazioarteko publiko zabalagora heltzeko.

Sexty Sexers taldeak zenbait kontzertu eskainiko ditu datozen egunetan: ekainaren 29an Miarritzeko Atabalen; ekainaren 30ean Badalonako Estraperlo aretoan; uztailaren 1ean Madrilgo La Boite-n; uztailaren 2an Lisboako Music Box aretoan; uztailaren 3an Portoko Porto Rion eta uztailaren 4an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.