EUSKADI.-Simon de Beauvoir-i buruzko liburu bat aurkeztuko da ostiralean Ondarroan (Bizkaia)

Actualizado: martes, 10 marzo 2009 14:46

BILBO, 10 Mar. (EUROPA PRESS) -

"Simon de Beauvoir. Emakume libre bat XX. mendean" izenburuko liburuaren aurkezpena egingo da ostiral honetan Ondarroako (Bizkaia) Kofradia Zaharrean, 19:30etan. Aurkezpenean Arantxa Agirreurreta liburuaren egilea eta idazlea izango da. Elkar agitaletxeakin kaleratu du Agirreurretak Simon de Beauvoir zenari buruzko biografia liburua.

Ondarroako Udaleko iturriek prentsa ohar bgatean gaur jakinarazi dutenez, XX. mendearen lekuko izandako emakumea izanik, ideia horrekin zerikusia duen izenburua jarri dio liburuari Agirreurretak: "Simon de Beauvoir. Emakume libre bat XX. mendean".

Simon de Beauvoir-ek (1908-1986) mugimendu feministan zeregin garrantzitsua izan zuen eta "Le Deuxieme Sexe" (Bigarren sexua) bere liburua feminismoren ikurra izan da; liburu horretan agertzen da "ez da emakume jaiotzen, egin egiten da" esaldi famatua. Filosofo existentzialista eta nobelagilea, konpromiso handia zuen emakumeen borrokarekin.