EUSKADI.-Soul Tellers taldearen kontzertu akustikoa izango da bihar Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian

Actualizado: viernes, 8 mayo 2009 19:14

BILBO, 8 May. (EUROPA PRESS) -

Soul Tellers taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du bihar Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lizeo Antzokian. Miguel Angel Julian buru duen bandaren emanaldia RNE 3 irratiko esataria den Jose Maria Reyk aurkeztuko du, eta 20:30etan hasiko da. Kontzertuaren iraupena 90 minutu ingurukoa izango da eta hamar euroko prezioa du sarrerak. Kontzertua amaitu ostean, 'soul session' bat izango da emanaldia amaitzeko, Gernikako Udaletik jakinarazi dutenez.

Kontzertu honekin, 1980ko hamarkadan Cool Jekers soul eta funk taldea gidatu zuen Miguel Angel Julian abeslariak eta musikagileak bere proiektu berria aurkeztuko du Gernika-Lumon. 12 musikarik osatzen duten Soul Tellers taldeak formatu txikia izango du oinarri, pianista bakarra izango baitute Gernika-Lumon: Lorenzo Moya.

Soinu freskoz lagunduta eta konposizio propioekin, Soul Tellers 1960ko eta 1970eko hamarkadetako soul kutsua mantentzen duen Espainiako banda bakarrenetakoa da. Gainer, entzuleak parte-hartzaile bilakatzen dituzte zuzeneko emanaldietan.

Sei disko argitaratu ostean, Miguel Angel Julianek Ingalaterrara jo zuen, non proiektu berria martxan jartzea lortu zuen. Memphisen (AEB) diskoa grabatu zuen eta Al Green, Elvis Presley, Aretha Franklin, Rod Stewart edota Joe Cocker bezalako musikari handiekin lan egindako Willie Mitchell ekoizelarekin lan egin zuen.