EUSKADI.-SPRI dagoeneko 30.000 autonomorengana iritsi da Aholkularitza Kanalari atxikitako 270 gestorien bitartez

Actualizado: jueves, 26 febrero 2009 13:27

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak autonomoen sektorera iristeko zailtasunak gainditu ditu, oso sakabanatuta baitago, eta, bere Aholkularitza Kanalaren bitartez, dagoeneko 30.000 autonomorengana iritsi da eta informazioa eskaini die, horrela programa sendotuz.

SPRIko arduradunen arabera, programaren funtzionamendua sarean egindako lanean oinarritzen da, bitartekari bezala lan egiten duten organo eta erakundeekin. Guztira 270 aholkularitza, gestoria, merkataritza ganbera eta bestelako antolakunde atxiki zaizkio sareari. Erakunde hauek zuzeneko harremana daukate SPRIrekin, zeinaren bidez informazioa jasotzen duten beren bezeroentzat interesgarri izan daitezkeen ekimen eta programei buruz.

Honela, organo eta erakunde hauek zubi-lana egiten dute autonomoengana iritsi eta informazio puntual eta osatua eskaintzeko administrazio publikoak beraientzat eskaintzen dituen laguntza programei buruz.