EUSKADI.-Suitzako Ganbera Orkestra Donostiako Kursaal Auditorioan ariko da gaur, Paul MacCreeshen zuzendaritzapean

Actualizado: viernes, 24 abril 2009 12:07

DONOSTIA, 24 Abr. (EUROPA PRESS) -

Suitzako Ganbera Orkestrak kontzertua eskainiko du gaur arratsaldean, 20:00etan hasita, Donostiako Kursaal Auditorioan, Paul MacCreesh zuzendariaren gidaritzapean, areto donostiarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

MacCreesh sona handiko zuzendaria da, batez ere ezaguna Errenazimenduan eta Barrokoan izandako gertaera historikoei atxikitako musika lanen inguruan egindako interpretazio berritzaileengatik.

Suitzako Ganbera Orkestra 1984. urtetik ari da martxan. Hainbat ikasle gaztek sortu zuten garai hartan, Paul Sacher mezenas eta orkestra zuzendari suitzarrak ganbera orkestrekin abiatutako tradizioan murgiltzeko asmoz. Musika klasikoko eta garaikideko programa berritzaileak izan dituzte beti xede, interpretazio maila gorena bilatuz. Kursaal Auditorioan, Matthias Goerne baritonoarekin ariko dira, eta Schubert, Mahler eta Brahmsen obrak eskainiko dituzte.