EUSKADI.-Taberna Ibiltaria taldeak Euskal Herriko kantak eta musika tradizionala eskainiko ditu bihar Bakion (Bizkaia)

Actualizado: jueves, 26 febrero 2009 17:49

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bakioko (Bizkaia) Joshe Mari tabernak emanaldi berezia hartuko du bihar, 21:15etik aurrera, Taberna Ibiltaria taldearen kontzertuarekin, Bakioko Udaletik prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Kontzertura doazenek euskal kulturaren oinarri diren hainbat kanta ezagun entzun eta abesteko aukera izango dute, besteak beste, "Txoriak txori", "Bagare", "Lau teilatu", "Tiriki trauki", "Zenbat gera" edota "Xalbadorren heriotzean" bezalako kantak.