EUSKADI.-Tecnaliak milioi erdi euro inbertitu ditu ziklo konbinatuetako nekea tenperatura altuetan neurtzeko entsegu-banku batean

Actualizado: jueves, 2 abril 2009 15:48

DONOSTIA, 2 Abr. (EUROIPA PRESS) -

Tecnalia korporazio teknologikoak 500.000 euro inbertitu ditu ziklo konbinatuetako nekearen (ZKN) entseguak tenperatura altuan egingo dituen eta gaur egun gas-turbinen osagaietan erabiltzen diren aleazioetan ZKNren probak egingo dituen banku bat garatu eta egin ahal izateko. Inbertsio horren helburua da osagai horien bizitza aurreikusteko ereduak garatzen laguntzea.

Inbertsioa Europako Premeccy proiektuaren barruan sartzen da. Proiektu horrek hutsuneak atzeman ditu diseinu estandarrean eta gaur egungo industrian erabiltzen diren errotore-palen Ziklo Konbinatuetako Nekea aurreikusteko tresnak aurkitu ditu, Tecnaliatik azaldu dutenez.

Proiektuaren bolumena 6,6 milioi eurokoa da, eta horietatik 3,8 milioi Europako Batasunak finantzatu ditu. Partzuergoa honela osatua dago: gas-turbinen Europako bederatzi fabrikatzaile onenak, SME aditu bat eta mundu osoan izen ona duten bost ikerketa-instalazio. Hori guztia dela eta, espezializazioa eta esperientzia baliabide ezin hobeak dira proiektuaren helburuak betetzeko.

Gas-turbina modernoa makina konplexua da, eta hilabete askoko lana eta diru asko behar dira turbina horiek diseinatzeko eta garatzeko. Gas-turbinak fabrikatzen dituen Europako industri baliabideak gutxitu beharrean dago, eta hala, merkatuari diseinu berri bat eskaini behar dio. Izan ere, lehiakortasuna areagotuz doa eta bezeroak oso itxaropen handiak ditu. Diseinu egokia eta aurreikuspenerako tresnak beharrezkoak dira prozesu horrek arrakasta izan dezan.

Errotore-palen ZKN neurtzeko erabiltzen dira motor baten garapen-programan egiten diren entseguen %40, eta antzeko proportzioan, horiek eragiten dute garatutako motorraren zerbitzuan sortzen diren arazoak. Arazo horiek milioika euroko kostua eragiten diote industriari, mantentze-lanetan eta diseinu berrian.

Hori guztia dela eta, Premeccyren helburu nagusia da ZKN aurreikusiko duen metodo berria eta hobea garatzea diseinuaren prozesuan erabili ahal izateko eta, horrela, motor berri baten garapen-gastuak eta zerbitzuan sor daitezkeen gastuak gutxitzeko.

Aurreikuspenerako metodo berriak garatzeaz gain, prestazio handiko materialen entseguen datu base bat ere sortuko du proiektuak. Egiten diren "test" mekanikoak, geometrikoak eta ingurumenekoak hobetutako metodologia frogatzeko erabiltzen dira. Bazkide industrial guztiak prest daude beren diseinu-prozesuetatik ateratzen diren metodologiak ustiatzeko.