EUSKADI.-Trafikoa moztuko da larunbatean Lasarteko lotunearen inguruan, Donostiako bigarren ingurabideko lan batzuk direla eta

Actualizado: jueves, 5 marzo 2009 18:03

DONOSTIA, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Donostiako bigarren ingurabidea eraikitzeko lanekin jarraituz,

larunbat eguerdian trafikoa moztuko da Lasarteko lotunearen inguruan, leherketa kontrolatu bat langile eta erabiltzaileentzat segurtasun baldintza egokietan egiteko.

Horrela, Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, trafikoa 12:30etan moztuko da, bost minutuz, gutxi gorabehera, leherketa egin

eta emaitza aztertzeko, eta batez ere, sare nagusiko bi errepideri eragingo die (N-1 eta N-1-A), bai eta Lasarteko lotunearen inguruko hainbat bide eta sarbideri ere.