EUSKADI.-Trenaren Euskal Museoak lurrun trenen bi zirkulazio eskainiko ditu asteburuan Azpeitia eta Lasao artean (Gipuzkoa)

Actualizado: miércoles, 12 agosto 2009 14:02

DONOSTIA, 12 Ago. (EUROPA PRESS) -

EuskoTrenek kudeatzen duen Trenaren Euskal Museoak lurrun trenen bi zirkulazio eskainiko ditu asteburu honetan Azpeitia eta Lasao artean (Gipuzkoa). EuskoTrenen Trenaren Euskal Museoa Azpeitian dago kokatuta, Julian Elorza kaleko 8 zenbakian, hain zuzen ere.

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoen EuskoTrenek gaur jakinarazi duenez, larunbata, jaieguna izanik, zirkulazio bat izango da, 12:30etan; igandean beste zirkulazio bat eskainiko da, 12:30etan. Halaber, larunbatean museoak aldatu egingo du irekiera ordutegia, eta 10:30etatik 14:00ak arte egongo da irekita.

Bestalde, abuztuan zehar, asteartetik ostiralera arteko lanegunetan, Trenaren Euskal Museoak bi tren diesel historikoren zirkulazioak antolatu ditu EuskoTrenek, irteerak 12:30etan eta 18:00etan izanik. 'Allan 301' automotorrarekin eta 'Creusot/Naval 1158' eta 'Alshtom 1004' lokomotorekin egingo dira zerbitzu hauek.