EUSKADI.-Txina.- Gutxienez 59 lagun luizi baten azpian harrapatuta gelditu dira Txinako hego-mendebaldeko meatze-zonalde batean

Actualizado: viernes, 5 junio 2009 18:17

PEKIN, 5 Jun. (EUROPA PRESS) -

Gutxienez 59 pertsona gelditu dira luizi baten azpian harrapatuta gaur arratsaldean Txinako hego-mendebaldean dagoen Chongqing izeneko burdin-mineralaren ustiapen zonaldean, tokiko funtzionario batek Xinhua berri-agentzia ofizialari jakinarazi dionez.

Lur-jausia 15:00etan gertatu da (Txinako ordua) Jiwei mendiko meatze-zonaldean, Wulong barrutiko Tiekuang herrian. Harrien milioika metro kubiko menditik erortzean gertatu da luizia. Eroritako harriek burdin-minerala ustiatzeko lantegia eta sei etxebizitza dauden bailara estali dute. Orain zenbait erreskate talde doaz istripuaren tokira.

Liu Qi Txinako Alderdi Komunistako Wulong barrutiko batzordeko idazkariak Xinhuari azaldu dionez, hasierako txostenen arabera, zonaldean 59 pertsona zeuden luizia gertatu denean.

Horrez gain, lur-jausiaren ondorioz, elektrizitatearen hornidura eta komunikazioak eten behar izan dira Tiekuang herriko hainbat tokitan.