EUSKADI.-Txirrindularitza.- Euskaltel Euskadi taldea Australiara abiatu da 2010eko denboraldia hasteko

Actualizado: lunes, 11 enero 2010 18:23

BILBO, 11 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldea Adelaidara (Australia) abiatu da gaur eguerdian 2010eko denboraldiko lehenengo bi lasterketetan parte hartzeko: Down Under Klasika (urtarrilaren 17an) eta Down Under Tourra (urtarrilaren 19tik 24ra).

Euskal taldeko txirrindulariak Loiuko aireportutik irten dira, Romain Sicard izan ezik, Miarritzetik abiatu baita. Horrela, bi lasterketa australiarretan parte hartuko duten txirrindulariak hurrengo hauek dira: Romain Sicard, Ivan Velasco, Mikel Nieve, Jonathan Castroviejo, Daniel Sesma, Gorka Izagirre eta Miguel Minguez. Guztiek Alvaro Gonzalez de Galdeano izango dute kirol zuzendari, eta horrela, bi urtetan zehar Orbea Continental taldean aritu ondoren, talde profesionalean estreinatuko da Galdeano.

Zazpi txirrindulariek lau egun izango dituzte 'jet-lag' delakoa gainditzeko (Australian bederatzi ordu eta erdiko aurrerapena dute hemengo orduarekin alderatuta) eta hango udako tenperaturara egokitzeko, Australian uda baita.