EUSKADI.-Txirrindularitza.- Koldo Fernandez de Larrea izango da Euskaltel-Euskadiko buru Tirreno-Adriatikon

Actualizado: lunes, 9 marzo 2009 19:26

BILBO, 9 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak Tirreno-Adriatiko lasterketako 44. edizioan hartuko du parte, martxoaren 11tik 17ra bitartean, Koldo Fernandez de Larrea buru izango duen zortzikotearekin.

Txirrindulari arabarraren abiadura baliatu nahi du euskal taldeak Tirreno-Adriatikon, pelotoia helmugara osorik heltzekotan garaipenen bat lortzeko aukera izateko.

Algarveko Itzuliko bigarren etapa sprintean irabazita taldearen urteko lehenengo garaipena eskuratu zuen Zurbanoko txirrindulariarekin batera, Iñigo Landaluze, Pablo Urtasun, Egoi Martinez, Andoni Lafuente, Josu Agirre, Ivan Velasco eta Aitor Galdos ariko dira froga italiarrean.