EUSKADI.-Txori-Erri Emakumeentzako Txirrindularitzako Sari Nagusia jokatuko da igandean Sondikan (Bizkaia)

Actualizado: jueves, 16 abril 2009 15:36

BILBO, 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

Txori-Erri Emakumeentzako Txirrindularitzako Sari Nagusia - Bizkaiko Txapelketa jokatuko da igande honetan Sondikan, Txorierriko Txirrindulari Elkarteak Derio, Loiu, Sondika eta Zamudioko udalekin batera antolatuta. Kategoria bakoitzeko (kadete, junior eta elite) irabazlea Bizkaiko txapelduna izango da.

Antolatzaileek azaldu dutenez, irteera Sondikan izango da -helmuga ere han egongo da-, 10:00etan. Zirkuitua Txori-Erriko bailaratik egingo da eta 20 kilometroko ibilbidea izango du (Sondika, Loiu, Derio, Zamudio, Derio, Sondika). Kadeteek bi buelta emango dizkiote ibilbideari, juniorrek hiru eta elitekoek bost.