EUSKADI.-Vocente Verduk hitzaldi bat emango du ostegunean Gasteizko Artiumen, Antoni Tapiesen obra bat ardatz harturik

Actualizado: martes, 19 mayo 2009 15:39

GASTEIZ, 19 May. (EUROPA PRESS) -

Vicente Verdu idazle eta kazetari levantetarrak hitzaldi bat eskainiko du ostegunean, 20:00etan hasita, Gasteizko Artium Museoan, Antoni Tapiesen "Grande toile grise pour Kassel" (Kasselerako oihal gris handia) margolana ardatz harturik. 1964ko margolan handi hori zentro-museo gasteiztarraren bilduman dago.

Museoko arduradunek gaur jakinarazi dutenez, Verduk "Arterako hitzak" programan parte hartzeko aukeratu du artista kataluniarraren lan hori, Artiumek ikusizko arteen eta literaturaren artean zubi bat eraikitzeko egin ohi dituen hitzaldi sailean, hain zuzen ere.

Vicente Verduz gain, euskaraz eta gaztelaniaz idazten duten idazle aipagarriak izan dira museo gasteiztarrean, esate baterako, Bernardo

Atxaga, Angeles Caso, Eduardo Mendicutti edota Vicente Molina Foix, eta guztiek, Artium bildumako lan bat aukeratu eta, bakoitzak bere erara, istorio bat kontatu du.