EUSKADI.-Wooody Allen gaur hasiko da Londresen bere pelikula berria filmatzen

Actualizado: lunes, 13 julio 2009 14:06

BILBO, 13 Jul. (EUROPA PRESS) -

Woody Allen zinemagile estatubatuarrak gaur hasiko du Londresen bere pelikula berriaren filmazioa. Filmak oraindik ez du izenbururik, baina aktore nagusiak Antonio Banderas, Josh Brolin, Anthony Hopkins, Gemma Jones, Freida Pinto, Lucy Punch eta Naomi Watts izango dira.

Allenen pelikula berriaren filmazioak zazpi aste iraungo du. Londresen girotutako komedia dramatiko bat izango da, eta familia bereko kideen maitasunezko gorabeherak eta amodio korapilatsuak konpontzeko saiakerak kontatuko ditu.

"Vicky Cristina Barcelona"-ren ondoren Allenek Mediapro ekoiztetxe katalanarekin egiten duen bigarren filma izango da, eta 2010eko udazkenean estreinatzea aurreikusi da. Pelikula honen ondoren, Allenek beste bi film egingo ditu Mediaprorekin.