EUSKADI.-Zarautz eta Aritzeta arteko trafikoa moztuko dute astelehen gauean, autobidea sei erreira zabaltzeko lanak direla eta

Actualizado: viernes, 20 marzo 2009 13:45

DONOSTIA, 20 Mar. (EUROPA PRESS) -

A-8 autobidea Orio eta Aritzeta artean sei erreira zabaltzeko lanak direla eta, trafikoa moztuko da gauez datorren astelehenean,

Donostia-Irunerako galtzadan. Mozketa Zarautz eta Aritzeta bitarteko zatian egingo da, 23:00etatik 6:00etara.

Zehazki, Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez, Irunerako galtzada itxiko da. Hori dela eta, bidearen mozketak irauten duen bitartean N-634 errepidea erabiltzea gomendatu dute foru erakundetik.