EUSKADI.-Zerbitzutik kanpo zeuden bi ertzainek gizon bat lapurretan harrapatu eta atxilotu egin dute

Actualizado: martes, 19 mayo 2009 14:54

BILBO, 19 May. (EUROPA PRESS) -

Zerbitzutik kanpo zeuden bi ertzainek Bilboko Ajuriagerra kalean aparkatuta zegoen auto batetik poltsa bat lapurtu berri zuen 21 urteko gizonezko bat harrapatu eta atxilotu zuten atzo gauean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldean hasi zen guztia Bilbon, 20:30ak pasatxo zirenean. Ordu horretan, zerbitzutik kanpo zeuden Ertzaintzaren bi agente Ajuriagerra kalean zeuden kide baten elizkizun mezara joan berri zirelako.

Orduan, ertzainek gizonezko bat ikusi zuten inguruetan aparkatuta zeuden hainbat autoren barrualdeak miatzen. Susmagarria bistatik galdu zutela-eta, bera abiatu zen tokirantz joan ziren eta gizonezkoa ikusi zuten berriz ere; oraingoan, auto baten barrutik poltsa zuri bat hartzen eta berak gainean zeraman poltsa handiago batean sartzen ari zen.

Segidan hurreratu zitzaizkion eta agenteek nor ziren adierazi zioten eta beren plakak erakutsi zizkioten. Ostean, autotik atera eta bertan gelditzeko eskatu zioten susmagarriari baina honek, ez zien kasurik egin eta Iparragirre kalera bidean korrika ihes egin zuen.

Ertzainek atzetik segika joan zitzaizkion eta azkenean, harrapatu egin zuten. Berehala, ustezko lapurra agenteei ukabilkadak eta ostikoak ematen hasi zitzaien ihes egin ahal izateko. Honen aurrean, ertzainek geldiarazi egin behar izan zuten susmagarria lurrera botaz eta aurrez eskatu zuten patruila bateko agenteak iristean hauek arduratu ziren gizonezkoaz.

Minutu batzuk beranduago, aipatutako azken autoaren jabea bertaratu zen eta emakumezkoak baieztatu zuen ustezko lapurrak ostutako poltsa zuria bere autotik eraman zuela. Hau guztia ikusita, 21 urteko susmagarria atxilotu zuten agenteek lapurreta, atxiloketari aurka egin izana eta agintaritzako agenteei egindako desobedientzia larria leporatuta.