EUSKADI.-Zestoarrek Ekainberri dohainik ezagutzeko aukera izango dute asteburuan

Actualizado: miércoles, 1 abril 2009 19:04

DONOSTIA, 1 Abr. (EUROPA PRESS) -

Zestoarrei zuzendutako ate irekien jardunaldiak ospatuko ditu Ekainberrik larunbatean eta igandean, eta bisitetarako txanda hartzea komenigarria dela jakinarazi dute Gipuzkoako Foru Aldunditik.

Horrela, txanda hartzeko, Zestoako informazio bulegoan eman ahal izango da izena, 9:00etatik 18:30ak arte. Gainera, telefonoz 943 86 88 11 zenbakira deituz ere hartu ahal izango da txanda, bai eta www.ekainberri.com webgunean edo info@ekainberri.com helbide elektronikoan ere.

Foru erakundetik zehaztu dute ate irekien jardunaldietan parte hartzeko ezinbestekoa dela zestoarra izatea, eta beraz, hori ziurtatuko duen agiria erakutsi beharko dela.